XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orrela itzegin ondoren joan zan bat Amerikara, eta bere lagunai abisatu zioten oso ondo zegoela; eta lagun auetako batek esan zuen orduan: - Ura ondo baldin badago, ni ere joan egingo naiz!.

Bestela aurki soldadu joan bear det iru urte an pasatzera, eta onenean Afrikara igual, eta Amerikan ere, iru urte pasatzerako, zerbaitetan asiko naiz!.

Esan bezela egin zuen.

Soldaduzkarako garaia iritxi zanean, desertore pasa zan Frantzira eta andik Amerikara joan zan.

Axkar billatu zuen lana: ganadu asko zituen eta morroi euskaldunak gustatzen zitzaizkan gizon aberats batekin jarri zan, eta asi zan bei biltzen edo jeizten.

Morroi edo langille auei an tamberos deitzen zaiote.

Lan orretarako lotzen zuen atzean lokarri edo soka batekin aulki bat, eta beiaren aldamenean exeri eta esnea kendu.

Bukatzen zuenean altxa, eta, bere aulkia atzean lotua zuela, beste beiarengana, eta ari ere beste orrenbeste.

Orrela orduak eta orduak, bere aulkia atzean lotua zuela.

Bada bei asko ekartzen zituzten zabaltoki batera, eta, batzuei esnea kentzean, aiek eraman eta besteak ekarri.

Orrela egun guzia igual.

Egualdi ona eta eguzkia bazegoen, beroak erretzen; eta, euria baldin bazan, berriz, goitik ura sartu eta betik ateratzen zitzaiola, zanko erdirañoko loitan, bada ainbeste ganadu zebillen lekuan aguro egiten zan lokatza.

Baña beti bere aulkia atzean lotua zuela...

Gañera, lan asko egin bear lotsagarri ez gelditzezkeroz; arrekin batean beste morroi batzuek ere aritzen baitziran lan artan, eta iñork etzuen gelditu nai izaten besteak baño esne gutxiago bilduta.

Lan ontan denbora-mordoskada bat pasa eta errira inguratu zanean, gertatu zan ikustea ura baño lenago joan eta ondo zegoela abisatu zion lagun ura (...).